Lapurretak egon dira Ondarroan eta Mutrikun
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, Ondarroan eta Mutrikun hainbat lapurreta salatu dituzte azken egunetan.Azkena, herenegun izan zen. Udal brigadako langileek tresneria gordetzen duten Txurruka Tenienteak kaleko lokalean lapurtu zuten. Ertzantzak...
Azkena, herenegun izan zen. Udal brigadako langileek tresneria gordetzen duten Txurruka Tenienteak kaleko lokalean lapurtu zuten. Ertzantzak adierazi zuenaren arabera, 08:15ean eduki zuten gertaeraren berri. «Sarrerako atea indarrez apurtu, eta lapurrek barrura sartzea lortu zuten eta lokalean zegoen tresneria asko lapurtu zuten».
Udal langileen arabera, zulatzeko makina eta rotaflex bina, hiru motozerra eta sasiak garbitzeko makina bat eraman zituzten. Horrez gain, hainbat linterna eta tresneria ere eraman zituzten.
Ordenagailua eta dirua
Era berean, Ondarroan ere hainbat lapurreta egon ziren aurreko astean, urtarrilaren 28an.
Lapurrak tartean, Artibai eta Ikastola kaleen artean dagoen Ondarroako Historia Zaleak elkartearen lokalean ostu zuten, «atea bortxaz irekita».
Hain zuzen ere, bulego materiala eta dirua eraman zuten udalaren jabetzako lokaletik. «Ditugun lau ordenagailuetatik berriena eraman zuten lapurrek, besteak han utzi zituzten. Horrez gain, kutxan genituen 40 euro ere lapurtu zituzten. Bestalde, disko gogorrik ez zuten eraman lapurrek. Horrenbestez, orain arte batu dugun informazio eta dokumentazio guztia ez da galdu», azaldu zuen Fernando Agirre OHZ kideak.
OHZ kideen arabera, inguruko hainbat denda, saltoki eta bulegoetan ere hainbat lapurreta egon ziren egun horretan bertan.
Herrizaingo Sailak lapurreta guztien inguruko ikerketa martxan jarri du. «Kasu guztiak ikertzen ari gara. Momentuz, ez dago atxiloturik horren guztiaren inguruan».