Izurdia atunontzia artxiboko irudian
Espainiako Auzitegi Nazionalaren arabera, «esperientzia handiko taldea» osatzen zuten somaliarrek. Erakunde kriminal bateko kide izateagatik, Izurdia atunontziari eraso egiteagatik eta Herbehereetako gerra itsasontziaren abisuari jaramonik ez egiteagatik ezarri die zigorra.
Joan den hilean egin zuten epaiketa Madrilen. Orduan, somaliarrek
Izurdia atunontzi bermeotarra eraso izana ukatu zuten. 2012ko urriaren 10 hartan, itsasora erori zen lagun bat erreskatatu guran ari zirela argudiatu zuten. Auzipetuetato batek, berriz, deklaratzeari uko egin zion, itzultzailea ez zelako bere lana ondo egiten ari.