Foru Aldundiak Solluben egin beharreko lanak amaitu ditu jada
Bizkaiko Foru Aldundiak Sollubeko mendatean, BI-631 errepidean, atzoko elurtearen ondorioz errepidera eroritako enborrak kentzeko lanak amaitu ditu jada. Errepidea garbitzeko lanak egin ahal izateko, errepidea zirkulaziora mozten ibili dira 09:30eatik 13:00era, orduro, 20 minutuko tarteetan.
Lanak amaituta, ibilgailuak “arazorik barik” ibil daitezkeela azaldu dute Foru Aldunditik.