Pasealekurako ideia lehiaketari forma ematen hasiko dira
Gernika-Lumoko Kultura Batzordeak bilera berezia egingo du, bihar. Hain zuzen, Pasealekurako ideien lehiaketaren oinarriak zehazten hasiko dira gernikarrak, joan den urteko parte hartze prozesuari jarraipena emanez. 19:00etan egingo dute bilera, eta id...
Kultura Batzordeak parte hartzeko deia egin du, «guztion artean» bide egokiena zehazten hasteko. Hala, kultur etxean egingo duten batzarrera joateko eskatu die herritarrei.
Jakinarazi dutenez, «ideia lehiaketa zelan bideratu aztertuko dute bildutakoek, pausoz pauso etorkizuneko Pasealekuari forma emateko». Hala, zenbait erabaki hartzen hasiko dira batzarrean parte hartzen duten gernikarrek. Ideia lehiaketa, baina, joan den urteko parte hartze prozesuan zehaztutako oinarriekin fidela izan behar da kultura batzordeak nabarmendu duenez.
Joan den maiatzean aurkeztutako Pasealekuko ondorioen berri eduki nahi izanez gero, Gernika-Lumoko bizilagunek parte hartze prozesuko Facebook eta Twitter kontuetan, udalaren webgunean edota kultur etxean eskuratu dezakete informazio guztia.
Gainontzeko gaiak
Pasealekurako ideia lehiaketaz gain, Txiki Parka, Lekuek musika jaialdia eta Gernika-Lumoko bonbardaketaren urteurrena ere izango dituzte hizpide kultura batzordean.