«Haur hezkuntzan ikusi, ikutu, ikas kris-kras...»
Bera Kruz Ikastolan proiektu bereziak lantzen dira Haur Hezkuntzako hiru, lau eta bost urtetako geletan. Proiektu globalizatu baten bitartez, hezkuntza integrala ziurtatzen da. Besteak beste, adimen anizkoitzak garatzen dira; batez ere, adimen interper...
Artea izenburupean burutu zuten azkenengo proiektuak, adibidez, hiruhileko lana jasotzen du. Ikasleen motibazioa piztuz hasi zen lan guztia.
Markina Xemeinen artista ugari daude, eta herritik ibilalditxo bat eginez, ate, eraikin, eta eskultura asko ikusteko aukera izan zuten gazteek. Ikusitako praktikan jartzea, baina, dibertigarriagoa da, eta horretan ere aritu ziren. Arriaga anaiekin egurra lantzen eta margotzen ikasi zuten. Tere Bringasekin, buztina nondik datorren, eta zelan landu ikusi ostean, Miro eta Mondrianen lanak egin zituzten Markina-Xemeingo arte eskolan. Ikasgelan, berriz, beste artista batzuen (Chillida, Jose Pablo Arriaga, Lertxundi) lanak ezagutu ondoren, harria landu zuten umeek. Proiektuaren amaieran artistatxoen lanak erakusgai ipini zituzten. Proiektu bidezko heziketak zentzumenak garatu eta umeen interesa areagotu zuen ikastolakoek diotenez.
«Bera Kruz Ikastolakoek Markina-Xemein eta inguruetako familiak eta ikasleak baloreez jantzitako lekua hobeto ezagutzera gonbidatzen zaituztegu; www.berakruz.org webgunean edo Facebooken izan dezakezue gure berri».