Nestor Basterretxea aretoan emango dituzte azalpenak, 19:30eatik aurrera. Idurre Bideguren Bermeoko alkateak eta Josu Unanue alkateordeak parte hartuko dute agerraldian, eta besteren artean, honakoak azalduko dizkie herritarrei: Udal kudeaketaren berri emango dute, martxan jarri dituzten proiektuak azalduko dituzte eta etorkizunean egin beharrekoak ere zehaztuko dituzte. Guzti horrez gain, Bermeoko Udalak 2015erako onartutako aurrekontuen berri ere emango die bertaratuko herritarrei.
Bidegurenek eta Unanuek azaldu beharrekoak amaituta, herritarrek euren iritziak, galderak eta kezkak adierazteko aukera izango dute. Jakinarazi dutenez, horiei guztiei erantzuna ematen saiatuko dira udal gobernuko kideak.
Udalaren agerraldi horren helburua herritarrek Bermeoko Udalaren egoerari eta kudeaketari buruzko informazio zuzena, gardena eta lehen eskukoa izatea dela azaldu dute.