Epaimahaikideak tostadak dastatzen
Blas Deunaren eguna gaur bada ere, domekan egin zuten Busturian sasoi honetan ohikoa duten tostada lehiaketa. Zortzi tostada plater aurkeztu zituzten lehiaketara eta Pedro Pedrazaren tostadek bi sari eraman zituzten, lehenengoa eta hirugarrena, hain zuzen. Bigarren saria, berriz, Mari Tere Garaiazarrarentzat izan zen.
Gaur, 13:00etatik aurrera trikipoteoan ibiliko dira busturiarrak Etxebarria trikitilariekin.