Gernika-Lumoko Kultura Batzordeak bilera berezia egingo du, etzi (otsailak 5, eguena). Hain zuzen, Pasealekurako ideien lehiaketaren oinarriak zehazten hasiko dira gernikarrak, joan de urteko parte hartze prozesuari jarraipena emanez. 19:00etan egingo dute bilera, eta ideia lehiaketarena lehen puntua izango da.
Kultura Batzordeak parte hartzeko deia egin du, “guztion artean” bide egokiena zehazten hasteko. Hala, kultur etxean egingo duten batzarrera joateko eskatu die herritarrei.
Jakinarazi dutenez, “ideia lehiaketa zelan bideratu aztertuko dute bildutakoek, pausoz-pauso etorkizuneko Pasealekuari forma emateko”. Hala, zenbait erabaki hartzen hasiko dira batzarrean parte hartzen duten gernikarrek. Ideia lehiaketa, baina, joan den urteko parte hartze prozesuan zehaztutako oinarriekin fidela izan behar da kultura batzordeak nabarmendu duenez.