Ortutik ahora, gastrobazkaria prestatuko dute Gernika-Lumoko Astran, domeka honetan. Bertoko artisautzagaz eta produktu ekologikoekin, bazkari osasuntsua prestatuko dutela azaldu dute antolatzailee.
Astraren eta Lurgozoren laguntzarekin, janari arduratsua, osasuntsua, iraunkorra eta sortzailea prestatzea dute helburu. 14:30ean hasiko dira bazkaltzen, eta mahaiaren bueltan egon gura duenak aldez aurretik eman beharko du izena. Horretarako aukera izango dute Astrako barran, Lurgozon,
ortutikahora@gmail.com helbidera idatzita edo 627 588 349 telefono zenbakira deituta.
Bazkaarirako izena eman gura duenak otsailaren 6a –barikua– baino lehen egin beharko duela jakinarazi dute, eta lekuak mugatuak direla.
15 euroren truke, honako menu hau dastatzeko aukera emango dute: Tudelako kardu gorria, eskarola eta laranja entsalada, brokoli morearekin egindaako krema eta kalabaza eta shittake lasaña ‘arraultza’.