2015. urtean bost milioi euro izango ditu partzuergoak, saneamendu sareko obrak egiteko
Iratxe Arriola Lurralde eta Ingurumen batzordean.
2015-2017 urteen artean 49 milioi euro jasoko ditu Busturialdeko Ur Partzuergoak, eskualdeko saneamendu sarea amaitzeko obrak burutzeko. Terminoak zehazten eman dituzte azken hilabeteak, eta adostasun batera heldu dira URA agentzia eta Busturialdeko Ur Partzuergoa. 2015. urtean bost milioi euroko aurrekontua izango ditu partzuergoak obrak egiteko, eta, partzuergoko presidente Iratxe Arriolak zehaztu duenez, Sukarrietako ponpaketa zentrua izango da egingo duten lehenengo gauza. “Izan ere, ponpaketa zentro hori derrigorrezkoa da herrietako urak Lamiaraneraaino hal daitezen. Horregatik, lan horiek ahalik eta arinen egin nahi ditugu”.
Busturiatik Gernika-Lumorainoko eta Gernika-Lumotik Muxikarainoko saneamendua egitea falta da, eta herriotko urak, gero, Lamiaranera bideratu behar dituzte. “Bost milioi euro hartuko ditugu 2015. urtean, 18 milioi euro 2016an eta gainontzeko dirua 2017. urtean”.
Barikuan jaso zuen Busturialdeko Ur Partazuergoak hitzarmena, URAren eskutik. Hala ere, beraiei jakinarazi aurretik informazioa komunikabideetara bidali izana kritikatu du Arriolak.