Gernika-Lumoko emakumezkoen saskibaloi taldeak play-offetarako hautagaitza aurkeztu du. Zenbait astez bosgarren postuan egon ostean, asteburuan Cadi La Seu laugarren sailkatua harrapatu zuten gernikarrek. Bi taldeek irabazi dituzte dituzte 11na partida, baina elkarren artean jokatutako partida bakarra galdu zutenez, gernikarrak bosgarren sailkatuak dira. Gernika Bizkaiak eta Cadi La Seuk martxoaren 7an jokatuko dute elkarren kontra.
Joan den asteburuko liga jardunaldian, Gernika-Lumoko taldeak uste baino errazago hartu zuen menpean Gran Canaria (Kanariar Uharteak). Hain zuzen, 52-92 irabazi zuten bertoko neskek. Gernikarren garaipenean Claudia Pop eta Britany Miller nabarmendu ziren. Lehenak 25 puntu lortu zituen; bigarrenak, aldiz, 22 puntu eta 14 errebote lortu zituen.
Kanariarren aurkako norgehiagoka, hala ere, ez zen ondo hasi. Lehen hamabi minutuetan gernikarrak galduta ibili ziren. Hala, Gran Canariak hamar puntuko errenta hartu zuen, 24-14 jarrita.
Gernika Bizkaiak, baina, egoera iraultzea lortu zuen. Lehen minutuetako belarrondokoaren ostean, defentsa bikaina egiten hasi zen bertoko taldea, kanariarren hutsegiteak ugarituz. Bigarren laurdeneako azken zortzi minutuetan 3-23ko partziala egin zuten bertokoek, atsedenaldira 27-27 joanez.
Atsedenalditik bueltan, gernikarren festak ez zuen etenik izan. Miller partidaren jabe egin zen barnealdean, kanariarrak aukera barik utziz. Etxeko taldea noraezean aritu zen azken bi laurdenetan.