Bariku arratsalde euritsuaren aterpe izan zen Kabidxe. Hainbat izan ziren Goiko Plazako erreferentziazko gune soziala ezagutzera hurbildu ziren herritarrak, txikiak zein nagusiak, gainera. Gunea erabiltzen duten taldeek nondik datozen azaldu eta egiten duten lanaren berri eman zuten. Hain zuzen ere, MB 2000 taldea, Alde Zaharreko Haitz Nagusije, Sareginek Feministen elkartea, Txikitzerik gurasoen taldea, Sahararen alde lan egiten duen Besalde, Bermeoko Gazte Asanblada eta Amnistiaren Aldeko Mugimendua dira Kabidxe erabiltzen duten taldeak. Bertaratutakoek Onintza Enbeita bertsolariaren bertsoekaz, Urgatz talde bermeotarraren akustikoagaz eta Meñakako Endemaño taldearen musikagaz gozatzeko aukera ere izan zuten.
Kabidxe erabiltzen duten taldeek egindako bideoa
Bariku arratsaldeko zenbait une
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.