
Gure Esku Dago dinamikak antolatuta, horren sorrera eta erabakitzeko eskubidearen inguruko gako nagusiak ardatz dituen hausnarketa da
Jostunak dokumenatala. 19:30ean hasiko da, Gernika-Lumoko Astra eraikinean.
Dokumentalak, batetik, Durango eta Iruñea artean ekainaren 8an egin zen giza katearen eta Gure Esku Dago-ren sustraitze prozesua kontatzen du; bestetik, “erreferentzia” diren hainbat lagunen adierazpenak jasotzen ditu; Juan Jose Ibarretxe eta Carlos Garaikoetxea EAEko lehendakariak, Gemma Zabaleta Lakuako sailburu izandakoa eta PSEko kidea, Floren Aoiz Iratzar fundazioaren zuzendaria, Iñaki Soto GARAko zuzendaria eta Olatz Barriuso ‘El Correo’-ko kazetaria, Mario Zubiaga EHU-UPVko irakaslea, Menane Oxandabaratz (Baterako kidea) eta Mixel Berhokoirigoin (EHLG), William Douglas antropologoa eta Garbiñe Biurrun epailea, beste askoren artean.