Inausketa lanak direla eta, Juan Calzada itxita
Gernika-Lumoko Udalak atzo hasi zituen Pasealekuko ezkiak inausteko lanak. Jakinarazi dutenez, gaur ere inausketagaz jarraituko dute beharginek. Hala, Juan Calzada kalea ibilgailuentzat zarratuko dute, 08:00etatik 15:15era. Udalak jakinarazi duenez, in...
Gernika-Lumoko Udalak atzo hasi zituen Pasealekuko ezkiak inausteko lanak. Jakinarazi dutenez, gaur ere inausketagaz jarraituko dute beharginek. Hala, Juan Calzada kalea ibilgailuentzat zarratuko dute, 08:00etatik 15:15era. Udalak jakinarazi duenez, inausketa lanak iraun bitartean zirkulazioa ondoko kaleetatik bideratuko dute. Pasealekuko arbolen inausketak horien hazkundea kontrolatzeko eta herritarren segurtasuna hobetzeko balio du. Izan ere, udalak nabarmendu duenez, haize zakarra dabilenean, gehiegizko pisua daukaten adarrak apurtu daitezke.