Biosfera Erreserben komunikazio proiektua abiarazi dute Urdaibain
Ana Oregiren arabera, proiektuak «nazioarteko ospea daukaten guneen balio natural, ekonomiko, turistiko eta kultural eskergak eta horien ondoriozko aukerak bistaratzea du helburu».Eusko Jaurlaritzak eta Unescok Europako Biosfera Erreserben komunikazi...
Ana Oregiren arabera, proiektuak «nazioarteko ospea daukaten guneen balio natural, ekonomiko, turistiko eta kultural eskergak eta horien ondoriozko aukerak bistaratzea du helburu».
Eusko Jaurlaritzak eta Unescok Europako Biosfera Erreserben komunikazio proiektu pilotua jarri dute martxan Urdaibain, eta hori azaltzeko batu dira Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi eta Unescoren Gizakia eta Biosfera programako idazkaritzaren ordezkari Meriem Bouamrane Busturian kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroan.Oregik esan du jendartearen zati batek «oker» ulertu dezakeela lurralde eremu bat Biosfera Erreserba izendatzea, bere jardueren garapena mugatzen duela iritzita. Hori, baina, ezeztatu egin nahi dute Jaurlaritzak eta Unescok oraintsu abiarazitako proiektuagaz. Eta, horregaz batera, badaukate helburu argi bat: «Nazioarteko ospea duten guneen balio natural, ekonomiko, turistiko eta kulturalak, eta horien ondoriozko aukerak bistaratzea».
Helburu hori bete nahi du Jaurlaritzak, baina horretarako, esku hartzea duten agente guztien parte hartzea eta adostasuna «beharrezkoak» direla dio; alegia, alkateena, garapen-agentziena, nekazaritza, industria, kultura eta turismo sektoreena eta herritarrena.
Aipatu proiektu horregaz, gainera, Unescoren laguntza ere izango du helburu hori lortzerako bidean.
Egitasmoa une ezin hobean
Proiektu hori «une ezin hobean» iritsi dela uste du Oregik; Erabilera eta Kudeaketako Gida Plana Oregiren arabera, erreserbaren plangintzarako funtsezko tresna berrikusten ari direlako, batetik, eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren garapen jasangarria bideratutako interpretazio, ikerkuntza, gaikuntza eta hezkuntza plana onartzear daudelako, bestetik.