Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez, gaur eta bihar Pasealekuko ezkiak inausiko dituzte. Hala, Juan Calzada kalea itxita egongo da trafikoarentzat, 08:00etatik 15:15era. Lanak gaur hasi dituzte. Bihar ere, trafikoa ondoko kaleetatik bideratuko dute.
Pasealekuko arbolen inausteak, horien hazkundea kontrolatzeko eta segurtasuna hobetzeko balio du. Izan ere, haize zakarra dabilenean, gehiegizko pisua duten adarrak apurtu daitezke, udalak dioenez.