Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdea Fitur azokan egongo dira
Madrilen egingo den Fitur turismo azokan egongo dira Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdea. Azoka eguaztenean zabalduko da Madrilgo Ifeman, eta domekara arte egongo da zabalik.Lea-Artibai eskualdeko turismo eskaintza zabaltzearen ardura Leartibai Garap...
Lea-Artibai eskualdeko turismo eskaintza zabaltzearen ardura Leartibai Garapen Agentziak edukiko du beste behin ere; Mutrikuko turismo eskaintza, aldiz, Debegesak zabalduko du.
Lea-Artibai eta Busturialdeko eskualdeko turismo eskaintzak Eusko Jaurlaritzak jartzen duen erakusmahaian egongo dira ikusgai, euskal kostaldeko markagaz, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin.
Mutrikuko turismo eskaintzari dagokionez, Debabarrenako turismo eskaintzarekin batera egongo da, Gipuzkoako erakusmahaian.