Gipuzkoako ohorezko mailako lidertza bereganatu du Aurrerak
Azken bi partidak irabazi ostean, Aretxabaleta puntu batera dute sailkapen nagusian. Zapatuan jokatuko dute hurrengo partida Ordiziaren aurka, eta lidertzari eusten saiatuko dira2014-2015 denboraldia hasi zenez geroztik, igoerako postuetan dago Aurrera...
Azken bi partidak irabazi ostean, Aretxabaleta puntu batera dute sailkapen nagusian. Zapatuan jokatuko dute hurrengo partida Ordiziaren aurka, eta lidertzari eusten saiatuko dira
2014-2015 denboraldia hasi zenez geroztik, igoerako postuetan dago Aurrera, eta denboraldiko lehen joanekoaren ostean, hirugarren mailatik gero eta hurbilago daude Xepe Gallastegiren mutilak.Azken bi jardunaldietan lortu dituzten garaipenei esker, gainera, Aretxabaleta atzean utzi eta lider dira ondarrutarrak 42 puntugaz. Besteak beste, Aretxabaletak ez du azken bi partidetan punturik lortu, eta horrek abantaila eman dio Zaldupeko taldeari. Asteburuan, esate baterako, Martuteneren aurka jokatutako norgehiagokan (0-0) berdindu egin zuen Aretxabaletak.
Aretxabaleta, orain arteko liderra, ondarrutarrengandik puntu batera dago sailkapen nagusian. Hirugarren eta laugarren (Anaitasuna eta Tolosa) sailkatuek, berriz, Aurrerak baino zazpi eta hamar puntu gutxiago dituzte, hurrenez hurren.
Zapatuan, 19. jardunaldian, Touring-en aurka sekulako partida jokatu zuten ondarrutarrek. 4-0 irabazi zuten Zaldupen. Lehen gola 21. minutuan sartu zuen Aitor Esnalek. Esnalek, gainera, denboraldiko lehen gola sartu zuen. Bigarren gola handik gutxira etorri zen, 29. minutuan Julen Arufe taldeko golegilearen eskutik. 36. minutuan, partidako bigarren gola egin zuen Arufek, bere denboraldiko hamargarrena.
Lehen zati «ikaragarria» egin zuten Aurrerako jokalariek, eta abantaila handiagaz sartu ziren aldegeletara, 3-0 aldeko emaitzagaz. Atsedenaldiaren ostean, gogor zelairatu ziren etxekoak, eta laugarrena egin zuten bigarren zatiko erdian. Jon Etxaburuk sartu zuen. 74. minutua zen.
Urtarrilaren 31n jokatuko dute hurrengo partida Gallastegiren mutilek. Ordiziaren aurka lidertzari eusten saiatuko dira Aurrerako nagusiak.