
3Km-aren asanblea
Erabili ez ezik, erabakiguneetan ere parte hartzea litzatekeelako egokiena, parte hartze hori handitzea izan da, besteak beste, Astra Koordinadorak bultzatutako 3Km-aren helburuetako bat. Eta bete egin dute. 2014ko urte hasieran eman zioten hasiera parte hartze prozesuaren 3Km-ari, eta 2015eko urtarrilaren 3an egin zuten asanbladaren emaitzarekin ere pozik dira Astra Koordinadorako kideak. Guztira, 45 lagun batu ziren azken asanblea horretan, jende kopurua handituz. «Asanblea guztietan, gutxi gorabehera 30-50 lagun inguru batu izan gara. Hala ere, azken deialdietan jende berria ere batu izan da», azaldu dute koordinadorako kideek.
Diotenez, azken batzarretan gazteak izan dira gehiengoa: «Gazteen atxikimendua gero eta handiagoa da, eta hori garrantzitsua dela uste dugu”.
Erabilpenaren eta izaeraren sentimendua areagotu eta indartu egin behar dutela uste dute koordinadorako kideek. Hori dela eta, 3Km-aren planteamendua honako hau izan da: «Zu barik ez dago gauzatzerik». Astrak berak, eraikin legez, bere lekua egina du Gernika-Lumon. «Orain, edikuekin eta parte hartzearekin bete egin behar da; izaeraz eta sentimenduz».
Aurrera begira, beraz, 3Km-an zehaztu dituzten eginbeharra betetzeari ekingo diote. «Bigarren solairuaren erabilerari buruz hausnartu eta eztabaidatu dugu, eta adostutakoa martxan jartzeko ordua da. Gazteek espazioa behar dute, eta horiek izango dira solairu hori atontzen hasiko direnak». Herriko zenbait elkartek ere lekuaren premia adierazi dute, eta, etorkizun batean, bigarren solairu horretan lekua izatea da helburua.