104 pilotarira heldu da Lea Ibarra Motrollo
Bosgarren denboraldian hazten darrai Lea Ibarra Motrollo taldeak. Hainbat kide barrigaz hasi du 2015. urtea taldeak; duela bost urte 60 lagunek osatu zuten taldeak, dagoeneko, 104 pilotari biltzen ditu. Lau urteko umetxoetatik hasi eta 36 urtera bitart...
Bosgarren denboraldian hazten darrai Lea Ibarra Motrollo taldeak. Hainbat kide barrigaz hasi du 2015. urtea taldeak; duela bost urte 60 lagunek osatu zuten taldeak, dagoeneko, 104 pilotari biltzen ditu. Lau urteko umetxoetatik hasi eta 36 urtera bitarteko herritarrek osatzen dute, gaur egun, Lea Ibarreko esku pilota taldea. Munitibar, Aulesti, Amoroto, Gizaburuaga eta Mendexako lagunak dira taldean esku pilotan aritzen direnak. Beste batzuekin batera, Andoni Aretxabaleta Asegarce enpresako pilotari profesionala da horien entrenatzaile, eta, taldetik azaldu dutenez, bera da «taldeko erreferente».