Pasealekuko nesken eskola
Eraikinaren aurrekaldaren egoera eskasa dela eta, lanak egingo dituzte, egokitzeko eta berritzeko. Udal arduradunek jakitera eman dutenez, margotu egingo dute fatxada, eta lan horiek 15 egun iraugo dutela zehaztu dute.
Era berean, herri azpiegitura mantentzeko eta berritzeko planaren barruan, auditoriuma ere konponduko du Gernika-Lumoko Udalak; higituta dauden piezak aldatuz, gainera.
Lan guzti horiek burutzeko, 8.500 euroko aurrekontua du udalak.