Taraska Atletismo Taldeak eta Bermeoko Udal Kirol Patronatuak antolatutako XI. herri lasterketaren helburu nagusia emakumeen parte hartzea handitzea zen aurten, eta lortu dute. Ia 800 korrikalari batu ziren domekan; 240 izan ziren nagusiak, eta horietatik 92 izan ziren emakumeak. Lehenengoz, gainera, lekukotasunezko lasterketa antolatu dute adin guztietako emakumeen parte hartzea bultzatzeko, eta horretan 26 izan ziren parte hartu zuten emakumeak. Hala, iazkoarekin alderatuta, %37 handiagoa izan da aurten emakumeen presentzia eta 2013ko datuak kontuan hartuta, neska parte hartzaileen kopurua laukoiztu egin dela azaldu dute antolatzaileek. Herri lasterketan parte hartu duten umeak, berriz, 555 izan dira.
Parte hartzaile gehienak bermeotarrak izan badira ere, inguruko herrietatik etorritako asko ere egon direla aipatu dute. Gainera, Logroñotik, Gasteiztik, Ermutik, Erandiotik, Bilbotik…etorritako parte hartzaileak ere izan dira.
Jakinarazi dutenez, 1.027 euro batu dituzte Herri lasterketan eta Bermeon emakumeen alde lan egiten duten elkarteen artean banatuko dute: Erroxape eta Sareginek dira bi talde horiek.
Hemen, Bermeoko XI. herri lasterketa nagusian helmugara iritsitako lehenengoen bideoa:
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.