Haurtzarora bueltatuko dira gernikarrak inauterietan
Haurtzarora buelta, eta txikitan izan dituzten idoloak berreskuratu beharko dituzte gernikarrek aurten, inauterietako barikuan. Izan ere, jaso dituzten proposamen guztien artean, Haurtzaroko idoloak izan da Gernika-Lumoko Jai Batzordeko kideek aukeratu...
Aratusteetarako gaiak proposatzeko orriak hainbat tabernatan izan dira, herritarren eskura. Gernika-Lumoko Jaietako zinegotzi Irati Bidaurretak azaldu duenez, jendeak egin ditu bere proposamenak, eta, guztira, 30 gai baino gehiago batu dituzte aurten.
Martitzenean batu zituzten tabernetatik proposamen orriak, eta eguaztenean aztertu zituzten Jai Batzordeko kideek. Ostean, bozketa egin zuten, denen artean aukeratzeko.
Tabernak ere girotuta
Inauterietako barikuan otsailaren 13an, herritarrak ez ezik, tabernak ere gai horrekin girotuko dituzte, Juan Calzada, Industria eta Lurgorriko zenbait tabernatan. Mozorrotzeko eta jaian parte hartzeko deia egin du jaietako zinegotziak.