Argazkilaritza ikastaroa emango du Gernikako kultur etxeak
Otsailetik maiatzera, argazkilaritzan hasteko edota hobetzeko aukera izango dute herritarrek, Gernika-Lumoko Kultur Etxearen eskutik. Hibai Agorria irakasle dela, otsailaren 4an hasiko dira eskolak.Lekuak mugatuak direla jakinarazi dute ikastaroaren an...
Lekuak mugatuak direla jakinarazi dute ikastaroaren antolatzaileek, eta ikastaroan parte hartu gura duenak izena eman beharko du aldez aurretik. Horretarako aukera izango du kultur etxean bertan (94-627 02 01), edo Gazte Informazio Bulegoan (94-627 02 15).
Astean bi egun
Jakinarazi dutenez, astean bi egunetan emango dute argazkilaritza ikastaroa. Hain zuzen, astelehenetan eta eguaztenetan izango dira eskolak; eta saioak bi ordukoak izango dira: 18:30tik 20:30era.