Bizkaia Gernikak Sant Boi de Llobregaten (Herrialde Katalanak) jokatuko dute, domekan, 12:00etatik aurrera. Katalandarrak sailkapenaren buruan daude, partida bakarra galduta. Hala, zaila izango da basurdeek ezustekoa ematekoa. Santboiana, gainera, ligan entsegu gehien egin dituen taldea da, jokatutako hamahiru jardunaldiak kontuan hartuz gero. Hain zuzen, 59 entsegu egin dituzte.
Bizkaia Gernika, bestalde, seigarren sailkatua da ligan. Basurdeek 31 puntu dauzkate, eta asteburuan galdu edo irabazi postu berean jarraituko dute. Garaipenagaz bueltatzea, hala ere, oso ona izango litzateke bertokoen animorako. Izan ere, prestigiodun garaipena izango litzateke.
Sailkapena
- Santboiana (57 puntu)
- VRAC Quesos Entrepinares (54 puntu)
- Hermi El Salvador (48 puntu)
- Complutense Cisneros (48 puntu)
- Bathco Rugby (38 puntu)
- Bizkaia Gernika (31 puntu)
- Ampo Ordizia (23 puntu)
- C.R.C. Pozuelo (21 puntu)
- Blusens Universidade de Vigo R.C. (21 puntu)
- F.C. Barcelona (20 puntu)
- Getxo Artea R.T. (19 puntu)
- Hernani C.R.E. (7 puntu)