Gernikarrek eta madrildarrek zapatua (urtarrilak 24) jokatuko dute ligako hamaseigarren jardunaldia, 18:30ean hasita. Joan den asteburuan etxetik kanpo irabazita, gernikarrak bolada onari jarraipena ematen ahaleginduko dira. Garaipena lortuz gero, bertokoek Cadi La Seu-k harrapatu dezakete, sailkapenean hamar garaipenegaz jarrita. Horretarako, baina, laugarren postuan diren katalandarrek galdu egin beharko lukete asteburuan.
Gernika Bizkaiarentzat, hala ere, ez da partida erraza izango. Rivas Ecopolis ligako seigarren sailkatua da bi partida gutxiago irabazita. Joaneko partidan, esaterako, alde txikiagatik irabazi zuten gernikarrek; hain justu, 67-73. Hala, madrildarrek arantza kentzeko gogoa izango dute.
Rivas Ecopolis 2013-2014 denboraldiko liga irabazlea eta Kopako txapeldunordea da. Krisia de eta, hala ere, madrildarrek talde xumeagoa daukate aurten.