Etxean jokatuko du Bermeok zapatuan, eta Azpeitian Gernikak
Hirugarren mailan jokatzen duten Bermeok eta Gernikak zapatuan jokatu beharko dituzte asteburuko partidak: egun eta ordu berean. Bermeok etxean jokatuko du Arenas taldearen aurka, 17:00etatik aurrera. Gernikak, berriz, Azpeitian jokatu beharko du Garmendipe zelaian Lagun Onak taldearen aurka, Bermeokoen ordu berean.
Partidu gogorra izango da gernikarrena, sailkapeneko lehenengo postuan baita aurkari izango duten Arenas taldea. Bermeotarrena, aldiz, partidu orekatua izatea aurreikusten da, sailkapenean postu baten aldea baitute talde biek. Hain zuzen, 12 eta 13. postuan dira Bermeo eta Lagun Onak, hurrenez hurren.