Zaintzaileei laguntza psikologikoa emateko taldea sortuko dute
Programa berri bat eskainiko du aurten Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuak. Hain zuzen ere, mendekotasuna duten pertsonen familiako zaintzaileei zuzendutako laguntza psikologikoa emateko taldea sortuko dute.Patronatuak azaldutakoaren arabera...
Patronatuak azaldutakoaren arabera, «mendekotasuna daukaten pertsonen familiako zaintzaileek, askotan, antsietatea, depresioa edota gainkarga sufritzen dute». Hori dela eta, sortuko duten talde horren helburua «sintoma horiek sufritzen dituzten familietako zaintzaileei horiek gutxitzen laguntzea edota sufritzen ez dutenei horiek saihesten laguntzea» dela azaldu dute.
Ikastaroa doakoa izango da, eta bihar hasiko da. Interesa dutenek Gizarte Ongizaterako Udal Patronatura joan beharko dute izena ematera.
Taldea Gizarte eta Kultura Etxean bilduko da, bihar hasita, 17:00etan, eta ordutik aurrera, aste birik behin batuko dira. Jakinarazi dutenez, psikologo batek gidatuko ditu saioak. Taldea, gainera, irekia izango dela diote, gerora parte hartu gura duten horientzat.