Txalo artean, ongietorria Txomin Aranari
Txalo artean hartu zituzten atzo, Txomin Arana Ereñoko moto gidaria eta bera laguntzen aritu den Roberto Arrieta Pipi mekanikaria Dakar lasterketatik bueltan, Loiuko aireportuan argazkian. Hainbat izan ziren haiei ongietorria egiteko bertaratu ziren l...
Txalo artean hartu zituzten atzo, Txomin Arana Ereñoko moto gidaria eta bera laguntzen aritu den Roberto Arrieta Pipi mekanikaria Dakar lasterketatik bueltan, Loiuko aireportuan argazkian. Hainbat izan ziren haiei ongietorria egiteko bertaratu ziren lagunak. Argentina, Txile eta Bolivia inguruetan egindako lasterketa bikainak, baina, ez du aitorpen bakarra izango; izan ere, datorren zapatuan, hilaren 24an, Ereñoko udaletxeko balkoitik omenduko dute herriko moto gidaria. Egun horretan, gainera, bazkaltzeko bilduko dira Aranagaz batera hainbat eta hainbat motozale, Ereñoko pilotuari «merezitako ongietorria emateko». Aranak bigarren urtez parte hartu du Dakarren, eta sailkapen orokorrean 16. postua lortu du. Ongietorriko bideoa eta argazkiak ikusgai daude HITZAren webgunean.