Ordubete gehiagoz erabili ahalko da 2015ean gimnasioa
MENDEXA // Mendexako Udalak jakinarazi duenez, 2015. urtean gimnasioak ordutegi berria izango du. Hain zuzen, automatikoki 06:00etan zabalduko da, eta era berean itxiko da 23:00etan. Orain arteko ordutegiagaz alderatuta, beraz, herritarrek ordubete geh...
MENDEXA // Mendexako Udalak jakinarazi duenez, 2015. urtean gimnasioak ordutegi berria izango du. Hain zuzen, automatikoki 06:00etan zabalduko da, eta era berean itxiko da 23:00etan. Orain arteko ordutegiagaz alderatuta, beraz, herritarrek ordubete gehiago edukiko dute aurrerantzean gimnasioaz gozatzeko. Hala ere, udalak 23:00ak baino lehen ateratzeko eskatu die erabiltzaileei, «atera ezinik ez geratzeko».