Martxoaren 23an eta 24an igaroko da 19. Korrika bertoko herrietatik
Mutrikutik sartuko da Korrika, Lea-Artibai zeharkatuko du ondoren, Ondarroatik abiatuta, eta Busturialdean Bedaronan hartuko dute lekukoaBi urtez zain egon ostean, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko herritarrek euskararen aldeko lasterketa erraldoi...
Mutrikutik sartuko da Korrika, Lea-Artibai zeharkatuko du ondoren, Ondarroatik abiatuta, eta Busturialdean Bedaronan hartuko dute lekukoa
Bi urtez zain egon ostean, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko herritarrek euskararen aldeko lasterketa erraldoian parte hartzeko aukera izango dute berriz ere martxoan. Urepeletik martxoaren 19an ekingo dion 19. Korrika, martxoaren 23an eta 24an igaroko da eskualdeotatik.2.100 kilometro baino gehiago egingo ditu Korrikak. Euskal Herria zeharkatzeko gelditu gabeko hamaika egun egingo ditu, hain zuzen ere, eta Bilbo izango du helmuga. Martxoaren 23an, 21:18ak aldera iritsiko da Mutrikura 19. Korrika. Eta Mutrikutik ondoko bidea jarraituko du: Ondarroa, Berriatua, Markina-Xemein, Aulesti, Gizaburuaga, Amoroto, Lekeitio eta Ispaster. Aurreikuspenen arabera, Lea-Artibaitik martxoaren 24ko 02:26ean aterako da.
Busturialdera sartuko da ondoren: Bedaronan hartuko dute lekukoa, 02:19ak aldera. Eta ondoren, Ea, Ibarrangelu, Elantxobe, Gautegiz Arteaga, Kortezubi, Arratzu, Gernika-Lumo, Muxika, Forua, Murueta, Busturia, Sukarrieta eta Mundaka zeharkatuko ditu Korrikak, Bermeora ailegatu arte. Hara helduta, eskualdetik aterako da Korrika, martxoaren 24an, 08:48an, AEK-k egindako arreikuspenen arabera.
Omendua, Durangoko azoka
«Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea da Korrikaren helburua», azaldu dute antolatzaileek.
Hemeretzigarren aldia Euskahaldun lelopean abiaraziko du- te, euskararen aldeko «ahalduntzean» jarri nahi baitu indarra AEK-k.
Euskal Herria euskalduntzeko norberaren eta taldearen ahalmenean sinetsi behar dela azaldu zuten 19. Korrika aurkeztu zuten egunean. Korrika 19k «ahalmen metaketa» izan gura duela esan zuen Korrikako koordinatzaile Asier Amondok: «Bi-de berrien abiapuntu izan gura du. Gutako bakoitzaren eta gu guztion nahiak eta ahalak, auzolanak eta elkarlanak eragingo baitu Euskal Herria, benetan, Euskararen Herria izatea. Herri honek auzolanean eta elkarlanean lorpen handiak egin ditu Korrika bera, esaterako, eta iraganean bezala gaur egun ere eskuzabala eta ahaltsua dela frogatuko du».
Hemeretzigarren Korrikaren omendua, bestalde, Durangoko Azoka izango da, datorren urtean 50 urte betetzen baitu. Durangoko Azoka «euskal kultur eragileen topagune eta auzolanean lortutako lorpen handien adibidea dela» iritzita, urteurrena baliatu nahi izan dute omenaldia egiteko.
2013an kontrako bidea
18. Korrika Eman euskara elkarri lelopean egin zuten 2013.urtean. Alderantzizko bidea egin zuen orain dela bi urte euskararen aldeko ekimenak. Martxoaren 22an sartu zen Busturialdean, Bermeotik, eta eskualde osoan zehar hainbat herri zeharkatu zituen, bidean milaka lagun batuz. Lea-Artibai eskualdean sartu ziren ostean korrikalariak, eta Mutrikun egin zuten eskualdeotako azken kilometroa.
Hain zuzen ere, 2082. kilometroan sartu zen Korrika Busturialdera (Bermeo), eta 2.218. kilometroa izan zen Mutrikuko azkenengoa.