Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez, Lizeo Antzokiko bazkide txartelak berritzeko epea zabalik dago. Urteko abonua eginez gero, herritarrek zenbait onura izango dituzte: %25eko deskontua Lizeoko jardueretan, deskontuak antzerki publikoen Euskadi Sarean, doako sei sarrera zinemara joateko, eta bina lagunentzako bi sarrera ikuskizun batera joateko. Banakako abonuak 30 euro balio ditu; familia bonuak, bestalde, 35 euro.
Dagoeneko 200 lagun inguruk berritu dute bazkide txartela. Informazio gehiago nahi izanez gero, 94-625 02 01 telefono zenbakira deitu behar dute interesatuek.