'Gerra txikia' liburuaz ariko dira biharko irakurleen txokoan
Biharko irakurleen txokoan, Lander Garrok idatzitako Gerra txikia liburua landuko dute parte hartzaileek. 18:30ean hasiko da saioa, udal liburutegian.Isa Castillo izango da irakurleen txokoaren dinamizatzailea, eta parte hartu gura dutenek liburutegia...
Isa Castillo izango da irakurleen txokoaren dinamizatzailea, eta parte hartu gura dutenek liburutegian eskatu ahalko dute liburua biharko saiorako irakurtzeko. Xabi Ugarte umea da Garroren liburuaren protagonista, eta haren ikuspegia erabiliz kontatzen du istorioa. 80ko hamarkadan, GALen garaian, familiagaz Hendaiara bizitzen joan behar da liburuko protagonista, aita errefuxiatua baitu.
Euskara sustatu
Irakurleen txokoa hilean behin batzen da, hain zuzen ere, hileko hirugarren eguenetan jartzen dute hitzordua. Parte hartzen dutenek euskarazko liburu bati buruz egiten dute berba. Ekimen horren bitartez, euskarazko literaturaren irakurzaletasuna sustatu gura da, eta bide batez, euskaraz idazten duten idazleak ezagutzera eman. Horrez gain, talde egonkor bat sortzea da horien asmoa.