Gazteentzako antzerki taldea sortu gura du Gernika-Lumok
15 eta 18 urtera bitarteko gazteentzako sorkuntza tailerra sortu gura du Gernika-Lumoko Udalak. Hain zuzen, antzerki talde bat eratzeko asmoa agertu du. Gazteei zuzendutako egitasmo horrek bestelako helburu batzuk ere badituela azaldu dute udal adminis...
Garapen pertsonala
Eneritz Artetxe antzezle gernikarra izango da ikastaroaren eta taldea gidatzearen arduraduna. Besteak beste, antzerki adierazpena eta teknikak ikasiko dituzte gazteek Artetxeren laguntzagaz.
Hala eta guztiz ere, beste hainbeste alor ere landuko dituzte antzerki taldeko kideek; hala nola, kontzentrazioa, flexibilitatea, arnasketa, zentzumenak, gogo eta aldarte ezberdinak, imajinazioa, espazioarekiko harremana, enpatia… Gainera, talde bateko partaide izaten ikasiko dute, eta esperientziak kolektiboan bizitzen.
Hala, pertsonalitatearen arlo denak landuko dituztela irizten dute antolatzaileek: keinu eta eskuen bidez, gorputzarekin komunikatzen ikasiko dute, bai eta emozioak eta sentimenduak kontrolatzen ere.
Izena eman gura duenak kultur etxera jo behar du.