GATeko kadete eta gazteek lehenengo egin dute Berrizen
Bizkaiko Kros Txapelketan parte hartu du Gernika-Lumoko Atletismo taldeak asteburuan, eta marka onak lortu dituztela azaldu dute arduradunek. Hain zuzen, kadete eta gazteen mailan lehen postua eskuratu zuten gernikarrek taldekako sailkapen orokorrean.B...
Bi aste barru ere hitzordu garrantzitsua dute Gernika-Lumoko atleta gazteek. Hain zuzen ere, Euskadiko txapelketan parte hartuko dute. Proba horretan, iaz, podiuma egitea lortu zuten kadete mailako korrikalariek, bigarren postua eskuratuz. Hala, Espainiako Txapelketara joateko aukera ere eduki zuten. Aurten, berriro, Euskadiko Txapelketan marka onak lortzea eta Espainiakorako txartela lortzea espero dute.