Elkartasuna erakusteak saririk ere badu
Jabier Etxebarria gernikarrak eskuma eraman du etxera Harrera elkarteak antolatutako elkartasun zozketarako batutako produktu sorta. Preso eta preso ohiak laguntzeko asmoz egin zuten zozketa, Gabonak bueltan; eta horretara bideratuko dute txartelen sal...
Jabier Etxebarria gernikarrak eskuma eraman du etxera Harrera elkarteak antolatutako elkartasun zozketarako batutako produktu sorta. Preso eta preso ohiak laguntzeko asmoz egin zuten zozketa, Gabonak bueltan; eta horretara bideratuko dute txartelen salmentatik ateratako dirua. Dendari, ostalari eta norbanako askok emandako produktu ugari batu zituzten, eta horiei denei eskerrak eman nahi dizkiete zozketaren antolatzaileek, baita elkartasun txartelak erosi dituztenei ere.