Doluari buruzko ikastaroa emango dute Ispasterren
ISPASTER // Menpekotasuna duten pertsonen zaintzaileei zuzendutako ikastaroa emango dute Ispasterren, Dolua: Galerei aurre egitea izenburupean. Bihar izango dute lehen hitzordua, 17:30etik 19:00etara. Aurrera begira, ordu berean batuko dira hilaren 29a...
ISPASTER // Menpekotasuna duten pertsonen zaintzaileei zuzendutako ikastaroa emango dute Ispasterren, Dolua: Galerei aurre egitea izenburupean. Bihar izango dute lehen hitzordua, 17:30etik 19:00etara. Aurrera begira, ordu berean batuko dira hilaren 29an, otsailaren 5ean, 12an, 19an eta 26an eta martxoaren 5ean. Parte hartzaileak Ispasterko eguneko zentroan elkartuko dira. Parte hartzeko, hala ere, Bizitzen Fundaziora (94-623 27 44) edota Lea-Artibai Amankomunazgora (94-616 85 58) deitu beharko dute interesatuek.