
Gernika-Lumoko Zine-Klubak
Boyhood: Momentos de la vida pelikula emango du, barikuan (urtarrilak 23), 20:30ean Lizeo Antzokian. Richard Linklater-ek zuzendutako lana berezia eta hunkigarria da. Hala, zinema zaleek lan horregaz gozatzeko aukera izango dute.
Boyhood hamabi urtetan grabatutako lana da, baina filmaketarako 39 egun bakarrik erabili zituzten. Pelikulak Mason gaztearen bizitza kontatzen du. Gazteak sei urte zituenean hasi zuten grabaketa, eta hamarkada bateko bizipenak kontatzen ditu filmeak. Azken hamarkadetan gazte eta nerabeen bizimoduan gertatutako aldaketak dira oinarria.