'Boyhood' filma emango dute asteon, zine-klubean
GERNIKA-LUMO // Boyhood film dramatikoa proiektatuko du zine-klubak bariku honetan, Lizeo antzokian. 39 egunetan grabatu dute filma; baina horretarako, hamabi urte behar izan ditu Richard Linklater zuzendariak. Umezaroa deskribatzen duen pelikula horre...
GERNIKA-LUMO // Boyhood film dramatikoa proiektatuko du zine-klubak bariku honetan, Lizeo antzokian. 39 egunetan grabatu dute filma; baina horretarako, hamabi urte behar izan ditu Richard Linklater zuzendariak. Umezaroa deskribatzen duen pelikula horrek hainbat sari izan ditu, sei izendapen izan zituen AEBetako Oskar sarietan, Urrezko Globoetan hiru sari hartu zituen, eta beste sari bat Berlingo festibalean, beste batzuren artean. 20:30ean hasiko da emanaldia.