«Arrakastatsua» izan da lehenengoz egin duten bigarren eskuko azoka
«Pozik» agertu dira antolatzaileak zapatuan Mundakan egin zuten bigarren eskuko azokak izandako harreragaz. Hogei lagunentzako lekua zegoen, eta «dena bete» zutela aipatu dute; «batzuek gainera, kanpoan geratu behar izan dute», aipatu du Mili Bl...
Lehenengo azoka horrek eduki duen arrakasta ikusita, «eguraldi hobeagoagaz» beste bat antolatzeko asmoa iragarri dute udaberrirako. Eta baliteke egun osokoa izatea: «Mundakako Udaleko ordezkariek esan didate, beharbada, egun osorako azoka bat antolatu dezakegula, erakusmahai gehiagogaz, jendeak interesa agertu baitu».