Zirkulaziora moztuko dute gaur Artike bidea, saihesbideko lanengatik
Saihesbideko zubiari buelta ematea aurreikusten dute gaur. Horregatik, 07:30etik 20:00etara Artike bidea zirkulazioara moztuko dutela jakinarazi dute saihesbideko lanen arduradunek. Hain zuzen ere, Irastorza lantegitik aurrera moztuko dutela aipatu dut...
Lanen arduradunen arabera, «lanak eguraldiagatik baldintzatuta daude, batez ere, haizeagatik». Hortaz, posible litzateke gaurko aurreikusita dauzkaten lanak bertan behera geratzea.
Bestalde, saihesbideko lanen ondorioz, atzo eta gaur, Zubiaur Tar Kepa kaleko gasolindegitik aurrera, zirkulaziora moztuta daude metro batzuk. Hala, Landabaso industrialdeko erabiltzaileek San Martin auzotik joan behar dute, eta BM supermerkatura, gasolindegira eta inguruko enpresetara doazen lagunei igarobidea egokitu zaie.
Bihar, berriz, saihesbidearen bide berriaren asfaltatze lanak egitea aurreikusten dutela diote lanetako arduradunek. Lan horiek amaitzerakoan, bide berria irekiko dutela azaldu dute, eta zaharra ezin izango dela erabili diote, «horretan egin beharreko lanak egiteko». Hala, bide berritik sartu beharko dute ibilgailuek Bermeora.