Fruituak batzeko, haziak erein behar
Gernika-Lumon herri baratzeak sortzeko parte hartze prozesuan murgildu dira dozenaka herritar; zapatuan batu ziren bigarrenez, eta 7.500 metro koadroko lursaila kudeatzeko proposamenak aurkeztu zituzten.Piperrei gatza bota aurretik, landatu eta batu eg...
Gernika-Lumon herri baratzeak sortzeko parte hartze prozesuan murgildu dira dozenaka herritar; zapatuan batu ziren bigarrenez, eta 7.500 metro koadroko lursaila kudeatzeko proposamenak aurkeztu zituzten.
Piperrei gatza bota aurretik, landatu eta batu egin behar dira. Horretarako, herri baratzeen proiektua lantzen dabiltza hainbat herritar, Arkibai elkartearen laguntzagaz Gernika-Lumoko ingurumen sailak bultzatutako parte hartze prozesuan.Zapatuan egin zuten bigarren batzarrean proposamenak landu eta aurkeztu zituzten. Saioak dinamizatzen ibili den Arkibai Elkartearen laguntzagaz, proiektua bera definituko du orain Gernika-Lumoko ingurumen sailak. Jose Ramon Bilbao zinegotziak azaldu duenez, bi aste barru proiektua aurkezteko moduan izatea espero dute. «Gero, parte hartze prozesuan batzen diren herritarren onespena jaso nahiko genuke».
Bitartean, gutxieneko azpiegiturak bermatzeko lanak egingo dituzte 7.500 metro koadroko lursailean. «Azterketa topografiko bat; lurra zelan dagoen ikusi, ongarririk behar duen jakiteko, partzelatu egin behar da…». Era berean, baratzeak banatzeko eta erabiltzeko arautegia prestatuko dute. Osoko bilkurak onartu ostean, udalak arautegia bera martxorako eduki nahi du herritarrei aurkezteko prest.