Esku argitsua irudikatu dute frontoian
Gure Esku Dago dinamikak deituta, hainbat lagun batu ziren bariku iluntzean, frontoi nagusian, erabakitzeko eskubidearen aldarria zabaltzeko. Guztien artean mosaiko erraldoi argitsua osatu zuten kantxa erdian jarrita. Taldeka zein guztiak batera argiak...
Gure Esku Dago dinamikak deituta, hainbat lagun batu ziren bariku iluntzean, frontoi nagusian, erabakitzeko eskubidearen aldarria zabaltzeko. Guztien artean mosaiko erraldoi argitsua osatu zuten kantxa erdian jarrita. Taldeka zein guztiak batera argiak piztu eta irudi dotorea osatu zuten ume eta nagusiek. Ondoan, Gure Esku Dago idatzi zuten kandelen argiekin.