Erorketa baten ondorioz, hirugarren
Helburua irabaztea bazen ere, «pozik» bueltatu da hirugarren postua eskuratuta Ereñoko Iskander Kobeaga musherra eskumatik bigarrena Comillasen (Kantabria) ospatutako Espainiako Kopako lasterketatik. Basaz beteriko lasterketan gustura aritu zen ere
Helburua irabaztea bazen ere, «pozik» bueltatu da hirugarren postua eskuratuta Ereñoko Iskander Kobeaga musherra eskumatik bigarrena Comillasen (Kantabria) ospatutako Espainiako Kopako lasterketatik. Basaz beteriko lasterketan gustura aritu zen ereñarra domekan; hala ere, harri handi bategaz estropezu egin, eta erori egin zen. Lesiorik izan ez bazuen ere, denbora galtzea ekarri zion erorketak. Hala, lasterketa bukatuta, bigarren sailkatua bost segundora geratu zitzaion, eta, bikejoring (bizikletan) modalitateko lasterketako irabazlea, berriz, 21 segundora. Hala eta guztiz ere, kopako sailkapen orokorrean lehenengo postuan jarraitzen du Busturialdeko musherrak, bi lasterketaren faltan.