Bermeok irabazi eta Gernikak berdindu egin dute asteburuko partidetan
Bost jardunaldi zeramatzan Bermeok partidarik irabazi barik, eta bolada txarrari amaiera eman zion taldeak joan den asteburuan. Hain zuzen, bermeotarrek 3-1 hartu zuten menpean Amurrio. 21 jardunaldi jokatu ostean, Bermeo hamabigarren sailkatua da, 29 ...
Gernika ere, 1-0 aurretik zen azken minutura arte, Igor Salutregik sartutako golari esker. Hala ere, Portugaletek ez zuen etsi, eta berdinketa lortu zuen partida amaitzekotan zegoela.
Portugaleteren kontra berdinduta, Gernika laugarren postura jaitsi da. Garaipena lortu izan balute, bertokoek Portugalete harrapatuko lukete sailkapenean, baina berdinketak ezer gutxirako balio izan die.