Sexualitate ikastaroa antolatu du Bermeoko Erroxape elkarteak
Gazteek zein helduek parte har dezakete Bermeoko Erroxape Emakumeen Elkarteak antolatu duen sexualitate tailerrean. Bi saioko ikastaroa izango da; bihar batuko dira lehenengoz eta hilaren 27an izango da bigarren saioa. Gizarte eta Kultura Etxean eskainiko da tailerra 18:00etatik 20:00etara.
Agurtzane Ormaza sexologoak eskainiko du ikastaroa, eta sexualitatearen inguruko bizipenei buruz berba egitea dute helburu. Horregatik, talde berean, belaunaldi ezberdinetako emakumeak batzea aberasgarria izaten dela dio hizlariak.
Bestalde, barikurako, hitzaldi bat antolatu dute Erroxapekoek. Horretan, ondoriotasunei eta testamentuei buruz ariko dira. Amaia Zuluaga abokatuak emango ditu azalpenak 19:00etatik aurrera Erroxapek Erreten parkean duen lokalean.
Asteon ere, zapatuan, hain zuzen, Bilbora irteera antolatu du Emakumeen elkarteak. Euskalduna Jauregia ezagutzeko aukera izango dute, eta era berean, Los Guerreros de Xian ikusiko dutela aipatu dute. Joan gura duenak aurretiaz izena eman beharko du elkartearen lokalean.