Gernika laugarren postura bajatu da asteburuan berdinduta
Azken minutura arte, Gernika 1-0 zen aurretik Igor Salutregik sartutako golari esker. Hala ere, Portugaletek ez zuen etsi eta berdinketa lortu zuen partida amaitzear zela.
Portugaleteren kontra berdinduta, Gernika laugarren postura bajatu da. Garaipena lortu izan balute, bertokoek Portugalete harrapatuko lukete sailkapenean, baina berdinketak ezer gutxirako balio die.
Hain zuzen, Zalla jarri da hirugarren Gernika laugarren postura bidalita. Gernikarrek 38 puntu lortu dituzte orain arte, eta Zallak bat gehiago. Beasain bosgarren sailkatuak, bestalde, 37 puntu ditu. Hala, gernikarrak ezin dira erlaxatu, datozen jardunaldietan play-off postuetan mantendu ahal izateko.