Erorketa baten ondorioz, hirugarren egin du Comillaseko lasterketan Iskander Kobeagak
Helburua irabaztea bazen ere, «pozik» bueltatu da hirugarren postua eskuratuta Ereñoko Iskander Kobeaga musherra Comillasen (Kantabria) ospatutako Espainiako Kopako lasterketatik. Basaz beteriko lasterketan gustura aritu zen ereñarra domekan; hala ere, harri handi bategaz estropezu egin, eta erori egin zen. Lesiorik izan ez batzuen ere, denbora galtzea ekarri zion erorketak. Hala, lasterketa bukatuta, bigarren sailkatua bost segundora geratu zitzaion, eta, bikejoring (bizikletan) modalitateko lasterketako irabazlea, berriz, 21 segundora. Hala ere, kopako sailkapen orokorrean lehenengo postuan jarraitzen du Busturialdeko musherrak, bi lasterketaren faltan.