Etxetik kanpo lortu zuten denboraldiko bederatzigarren garaipena, defentsako lan bikainari esker. Hain zuzen, 53-68 nagusitu ziren gernikarrak Zamorako Zamarat taldearen kontra. Bertokoek Gernika-Lumoko 30 saskibaloi zaleren babesa izan zuten Zamoran. Garaipena lortuta, Gernika-Lumoko taldea bosgarren jarri da, Embutidos Pajariel taldeari aurrera hartuta.
Gernika Bizkaiak hasieratik hartu zuen aurrea. Lehen saskiratzea lortzea kosta zitzaien gernikarrei, baina behin aurrea hartuta, gernikarrek ederto jokatu zuten. Lehen laurdena 13-16ko emaitzagaz amaitu zen, eta bigarrenean errenta handitu zuten bertokoek, bederatzi puntuko aldea izan arte.
Hirugarren laurdenean galdu zituzten irabazteko aukera guztiak zamorarrek. Gernikarrentzat partidako minuturik hoberenak izan ziren. Hala, 40-57ko emaitzagaz amaitu zen laurden hori. Partidako azken hamar minutuetan Gernika Bizkaiak aldeari eustea lortu zuen, arazo handirik barik.