Ampo Ordiziaren kontrako euskal derbia irabazi dute basurdeek
Bizkaia Gernika uste baino errezago nagusitu zen Ampo Ordiziaren kontrako euskal derbian. Partidako lehen 21 minutuetan hiru entsegu lortuta, 19-0 aurreratu ziren gernikarrak. Lasak, Martinek eta Aftek egin zituzten bertokoen entseguak.
Lehen zatia emaitza horregaz amaitu zen, eta bigarrenean markagailua ez zen askorik mugitu. Hain zuzen, entsegu bakarra izan zen bigarren zatian: ordiziarrek egin zuten, markagailuan 19-7koa jarriz.
Garaipena eskuratuta, basurdeek seigarren postuan egonkortzea lortu dute. Ordiziarrak zazpigarren sailkatuak izaten jarraitzen dute, baina, dagoeneko zortzi puntuko errenta daukate bertokoek. Bathco bosgarren sailkatuak, bestalde, 38 puntu dauzka. Bizkaia Gernikak baino zazpi puntu gehiago.